XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) ATP horren beste zati bat, deskonposatu ondoren, zatiketa horretatik askatutako energiaren bidez, PC berriak sintetizatzeko erabiliko dira.

Dena dela, hemen aipatu dugun oxigeno zorra, energi sistema alaktikoarekin erlazionatutako zor azkarra 2 edo 3 minututan osatzen dena da, eta ez, gihar eta odoleko azido laktikoa kanporatzeko beharrezkoa dugun oxigeno zor motela.

3.3.4.- Giharretako glukogeno erreserben berreskurapena

Jaten ditugun gluzido edo karbohidratoak, gihar eta gibelean glukogeno bihurtuta biltzen ditugu.

Glukogeno hau, esfortzua burutu ahal izateko beharrezkoa dugun ATParen arabera, bide metaboliko batetik aerobikoa ala bestetik anaerobiko laktikoa kontsumituko da.

Bestalde, errekuperazio fasean, sintetizatuko dugun glukogeno kantitatea, eta horretarako erabiliko dugun denbora, bi faktorek baldintzatuko dute: alde batetik dietak, eta bestetik, burutu dugun ariketaren iraupen eta intentsitateak.

Etenik gabeko ariketa luze baten ondoren galdutako gihar glukogenoa errekuperatzeko, gutxi gora-behera 46 ordu beharko ditugu, horretarako karbohidrato askoko dieta bat jarraituz.

Eta erreserbaren % 60a, errekuperazio faseko lehen 10 orduetan bil dezakegu.

Aldiz, intentsitate handiko ariketa laburrak burutu ondoren, eta karbohidrato kantitate normala jan arren, 24 orduren buruan giharretako glukogeno guztia errekuperatu ahal izaten da.

Eta atsedeneko lehen 5 orduetan, erreserbaren %45a errekuperatua egongo da.

Badirudi halaber, kontrakzio azkarreko giharretako zeluletan glukogenoaren errekuperazioa kontrakzio motelekoetan baino azkarragoa izaten dela.

Azkenik, giharretako glukogeno erreserba handitu dezakegu baldin eta esfortzuaren ondorengo hiru egunetan karbohidratoetan oso aberatsa den dieta bat jarraitzen badugu superkonpentsazioaren printzipioa.

3.3.5.- Gihar eta odoleko azido laktikoaren kanporaketa

Esfortzu trinko baten ondoren, bai odolean eta bai giharrean aurkitu dezakegun azido laktikoaren kantitatea atsedeneko neurrietara jaitsi dadin, ordubete igaro behar du gutxienez.

Bestalde, azido laktikoaren kanporaketa askoz ere azkarragoa gerta daiteke, errekuperazio fasean atseden osoa egin beharrean, gelditu gabe intentsitate txikiko ariketak burutzen jarraituz gero.